AUZOTEGI KULTUR ETXEA, NUEVA CASA DE LA COMPARSA TXIKI

AUZOTEGI KULTUR ETXEA KONPARTSA TXIKIAREN ETXEA

12|08|2016 ·

Erraldoi txikiak irailetik aurrera AUZOTEGI-n gordeko dira eta entsaioak bertan eginen dituzte kurtsoan zehar.

AUZOTEGI auzoko kultur etxea da non urtero auzokide guztion artean proiektu kultural bat aurrera eramaten den. Bertan auzoko kolektibo ezberdinak daude eta Konpartsa txikia aurten proiektura batu eginen da.

Orain arte San Pedroko plazan ensaiatzen egon da gure konpartsa plaza ireki batean, eta neguan leku itxi batean, auzoan eta gainera auzotik eta auzoarentzat hainbat eta hainbat ekimen kultural aurrera bultzatzen dituen proiektu baten parte izatea oso aberazgarria delakoan daude taldean.

Irailean prestatuko den II. Konpartsaren Egunean izango da Gartzia Ximenez, Amaia, Teodosio de Goñi eta Amagoiaren sarrera bere etxe berrian. Laister egunaren egitaraua argitaratuko dute taldekideek.