LOS GIGANTES TXIKIS HAN ELEGIDO AUZOTEGI KULTUR ETXEA COMO SU NUEVA CASA

ERRALDOI TXIKIEK AUZOTEGI KULTUR ETXEA BERE ETXEA IZATEA AUKERATU DUTE

19|09|2016 ·

Erraldoi Txikien Konpartsa hemendik aurrera AUZOTEGI KULTUR ETXEAn gordeko dira Kurtsoan zehar. Konpartsaren Egunaren ekintzak aprobetxatuz bere etxe berrian sartu ziren lehendabizikoz.

Ezkaba menditik atera eta auzotik goiz osoa kalejiran egon eta gero bere etxe berrira iritsi ziren. Bertan Birjinia Albira zegoen ongi etorria emateko prest. Behin dantzatu eta gero Konpartsa Txikiari Auzotegiko giltzak eman zizkien taldekideei eta haiek izan ziren ateak irekitzeko arduradunak.

Hemendik aurrera auzokide guztion etxea ere erraldoi konpartsarena izanen da eta orain arte izan den entsegu plaza, San Pedroko plaza, neguan zehar agurtu eta AUZOTEGI izanen da haien entseguen esparru berria.