INAUGURACIÓN DE LA PLAZA DEL FELIX Y 60 ANIVERSARIO DE LA PEÑA ARMONIA TXANTREANA, CITA INELUDIBLE PARA TARTALO Y SUS COMPAÑEROS Y COMPAÑERAS

FELIX PLAZAREN INAUGURAZIO OFIZIALA ETA ARMONIA TXANTRANA PEÑAREN 60. URTEURRENA, TARTALO ETA BERE LAGUNENTZAKO HITZORDU INPORTANTEA

16|11|2016 ·

Azaroak 5, auzoan ozpakizun ikaragaria egin zen. Armonia Txantreana Peñaren 60. Urteurrena zela eta, momentu aproposa zela pentsatu zuten peñako kideek lokal berrien inaugurazioa egiteko eta aldi berean plazari ofizialtasunez izena jartzeko, hau da Felix Plaza.

Egun unkigarria izan zen. Denetarik egon zen, euria ere ez zen falta. Eguraldi kaskarra egin zuen baina ez zuen ozpakizuna zapuztu. Konpartsa ere presente egon zen. Egia da erraldoi txikiak eta kilkiak AUZOTEGI KULTUR ETXETIK ezin izan zutela atera eta planteatuta zegoen kalejira bertan behera gelditu zela, bainan ala ere Sorgiñe, Basajaun eta Mariren begiradapean konpartsakidea den Alberto Biurrunek ekitaldien barnean prestatua zegoen txupinazoan parte hartu zuen zuzirietako bat piztuz.

Tartalo non eta goiko pisuan aurreskua dantzatzeko prest zegoen Maider, Miren eta Iker Txantreako dantzariekin batera. Plazaren inaugurazioa, Armonia Txantreanako lehendakariari aitormena eta eskerrak emateko detaietxoa eta txupinazoa eta gero, laurok batera dantza eskeini zuten.

Horrela pasa zuten gure pertsonai maiteak eguna. Orain proiektutxo berriak prestatzen dabiltzate laister kalean ikusiko dituzue eta.