VUELVE JAI HERRIKOIAK

JAI HERRIKOIAK BUELTAN DA

21|04|2016 ·

Muthiko Alaiak Dantza Taldea eta Txantreako Konpartsa berriz ere batzen dira "Jai Herrikoiak" ikuskizuna aurrera ateratzeko, oraingoan Baluarten. Ekainaren 26an, Sanferminen aurreko aste kulturala estreinatze aldera, arratsaldeko 20:00etan sorginak taulen gainera igoko dira auditorioa magiaz betetzeko helburuarekin.

Iruñeko udalaren laguntza puntu klabea izan da guzti hau aurrera eramateko eta eskertzekoa da. Ikuskizuna Iruñeko Peñen Federazioak antolatzen ari den Sanfermin aurreko aste kulturalaren programaren barne egonen da eta bi taldeek energia eta gogo handienekin daude proiektu hau bostgarren aldiz taularatzeko.

"Jai Herrikoiak" proiektua 2010.urtean hasi zen bi taldeetako harremanaren ondorioz, izan ere,  Muthiko Alaiak Dantza Taldeak eta Txantreako Konpartsak proiektutxo txikiak egin bait zituzten aurretik. Urte horretan, Iruñeko Peñen Eguna zela eta Iruñeko Zezen Plazan estreinatu zuten. Bertan 3.000 ikusle inguru elkartu zituzten. Urte berean Gironara joan ziren ikuskizunaren zatitxo txiki batzuk "ESDANSA" dantza internazionaleko jaialdian eskeintzera.

2014. urtean ikuskizunaren moldaketa batzuk egin eta gero, Barañaingo Auditorioan berriz ere taularatu zuten eta denbora gutxian sarrera guztiak agortu egin ziren guztira gutxi gora behera 600 sarrera izanda.

Jasotako arrakasta hori ikusirik beste bi saio egitea erabaki zuten eta 2015. urtean berriz ere Barañaingo Auditorioan taularatu zuten bi saioak betez.

Oraingoan energia berrituekin aurkezten dira bi taldeak eta erronka berria lortze aldera, Baluarteko Auditorioa betetzea dute buruan, 1500 sarrera inguru. Lortuko al dute? Sarrerak salmentan daude jada Baluarteko web gunean edo eta Auditorioko plazan dauden leihatiletan,12 eurotan aretoan eta 8 eurotan palkoan. 

Txantreako Konpartsak helburu hori lortzeko bere web gunean sekzio berria estreinatzen du, berriz ere Andoni Sanchez-ek egina, "JAI HERRIKOIAK" sekzioa hain zuzen ere. Bertan ikuskizunaren informazio guztia dago eta sarrerak bertatik erosteko aukera ere badago.