NUEVOS TRAJES PARA LA COMPARSA

JANTZI BERRIAK KONPARTSARENTZAT

31|03|2018 ·

Konpartsak jantzi berriak izanen ditu auzoko hurrengo jaietarako. Azkenengo urteetan bezala gutxinaka gutxinak pertsonai guztien jantziak berritzen ari ditu.

 Taldearen laguna den Maribel Belaskoain da jantzi guztiak josten ari dituen artista. Kilikien kasuan Japi, Cotilla eta Proferen jantziak egin ditu jada; Erraldoi txikien kasuan, Amaia, Butroigo Amaia eta Eudonen jantziak egin ditu; Eta erraldoi handien kasuan Tartaloren jantzia.

Oraingoan, gure erraldoi txikia den Garcia Jimenezen jantzia eta gure erraldoi handia den Sorgiñeren jantziak eginen ditu.

Garcia Jimenezen kasuan, jarraituko dugu beste erraldoi txikiekin egin dugun bezala, komikiari fidelak izaten eta, horri jarraiki jantzia aldatuko diogu.

Sorgiñeren kasuan, Tartalorekin egin genuen bezala, berrituko diogu jantzia, naiz eta berrikuntzekin izan, bere jatorrizko irudia mantenduz.

Jaiak laister iritsiko dira eta Maribelen lan zoragarria ikusteko aukera izanen duzue.

MILA ESKER BERRIZ ERE MARIBEL