LA COMPARSA CON ENE KANTAK EN EL ESTRENO DE SU NUEVO ESPECTÁCULO “SATORJATOR”

KONPARTSA ENE KANTAK TALDEAREKIN BAT “SATORJATOR” IKUSKIZUN BERRIAREN ESTREINALDIAN

14|06|2018 ·

Konpartsak, azken urteetan bezala, Ene Kantak taldearen ikuskizunarekin bat eginen du aurten ere. Oraingoan “SATORJATOR” ikuskizuna estreinatuko dute. Ikuskizunean zehar teknologia berriak gure egunerokotasunean familiarekin egoteko edo eta lagunekin egoteko nola eragiten duten ikusiarazi eginen da beti ere genero berdintasuna eta naturarekiko errespetua gaiak alboratu gabe. Helburu nagusiena euskara bultzatzea izanen da beti bezala.

Aurten ez gara bakarrik egonen. Beste sei konpartsa lagun izanen ditugu gurekin: Agoitz, Mendillorri, Sanduzelai, Irurtzun, Aurizberri eta Atarrabia hain zuzen ere. 32 Erraldoi osotara.

Hego Euskal Herriko lau errialdeetan egonen gara eta aurtengo geltokiak hauek izanen dira: Abenduaren 27an Anoetako Belodromoan, abenduaren 29an Navarra Arenan, urtarrilaren 2an BEC-en eta urtarrilaren 4ean Buesa Arenan.

Sarrerak salgai daude dagoeneko www.enekantak.org edo eta www.entradascajarural.com  web guneetan. Osotara 30.000 ikusleentzako sarrerak eskuragarri daude.

Goazen guztion artean EUSKARAREN FESTA ERRALDOIA ozpatzera!