LA COMPARSA RINDIÓ UN SENTIDO HOMENAJE A CINCO PERSONAS ESPECIALES QUE HAN TRABAJADO POR EL GRUPO

KONPARTSAK HOMENALDI UNKIGARRIA EGIN ZIEN TALDEAN LAN EGIN DUTEN BOST PERTSONA BEREZIEI

26|09|2016 ·

Irailak 10, larunbatarekin, Konpartsaren Eguna ozpatu egin zen auzoan eta erraldoien irteera bukatu aurretik Konpartsak urtero, egun hau aprobetxatuz, taldean urteetan zehar lan egin duten pertsonei eskerrak emateko homenaldi txiki bat egitea pentsatu zuen.  

Aurten hauek izan dira Konpartsarentzat taldearen lagun bereziak eta beraz, homenaldia merezi zuten pertsonak:

Tere Aroz, 1984. urtean, Konpartsa sortu zenean, lehenengo jantziak sortu zituen jostuna izan zen. Larri eta estu ibili ziren korrika eta presaka landa lan, jantziak eta erraldoi eta kilikiak haien aurkezpenean perfekto egoteko.

Maria Cleo Fe Ros, konpartsakide baten amona da. Horren ondorioz, konpartsako eskari guztiak egiten ditu beti ordainetan ezer eskatu gabe: Arropak garbitu, botoiak josi, arropak lisatu…

Maribel Belaskoain, azkenengo urteetan arropak konpontzen eta berriak sortzen ibili da. Bera izan da Japi, Cotilla eta Tartaloren jantzi berriak sortu dituena eta beti egon behar gara beraren atzetik ordaindu ahal izateko.

Julian Lizarraga, 1992. urtean, erraldoi txikiak modelatu egin zituen, urte honetan 25 urte bete dituztenak eta bera izanen da eginen ditugun bi erraldoi txikien irudiaren sortzailea.

Azkenik, Mintxo Ilundain Konpartsa sortu zenetik hona, erraldoiak eta kilikiak urtero konpontzen ditugunean, margotzen egon den pertsona izan da. Hogeita hamahiru urtez jada, pintzela eskutan,  gure pertsonaiak festetan prest egoteko.

Bost lagun hauek lan izugarria egin dute taldean eta homenaldi hau gure eskerrik beroena emateko aprobetxatu dugu.