VUELVE EL DÍA DE LA COMPARSA

KONPARTSAREN EGUNA BUELTAN DA

31|08|2016 ·

Irailak 10, larunbatarekin Konpartsaren eguna ospatuko du taldeak auzoan. Bigarren urtea izanen da aurtengoa eta berriz ere ongi pasatzeko eta auzoko eragile ezberdinekin disfrutatzeko eguna izanen da.

Eguna goizeko 9:30etan hasiko da Txantreako Gaitariek egingo dituzten dianekin. 11:00etan Ezkaba menditik, psikiatrikoaren ondoko zubitik, erraldoiak jaitsiko dira eta auzoko eragileekin kalejira eginen dute. 13:15etan Auzotegik ongietorria eginen die erraldoi txikiei. 13:45etan ekitaldi berezia eginen dute Peñan. 15:00etan bazkari herrikoia antolatu du konpartsak leku berberean eta eguna bukatzeko 18:00etatik aurrera dantzaldia egonen da Felix Enparantzan.

Egun potoloa da taldearentzat, ongi pasatzekoa eta auzokideekin eta konpartsaren lagunekin ospatzekoa.