Liluragarria

ABENTURA BERRIA ENE KANTAK TALDEAREKIN

31|12|2021 ·

Konpartsa Ene Kantak taldearen “Liluragarria” ikuskizunean parte hartuko du berriz ere. Urtarrilaren 9an Iruñeko Baluarten izanen gara goizeko 12:00etan eta arratsaldeko 17:00etan. Martxoak 5ean eta 6an, aldiz, Donoztiako Victoria Eugenia Antzokian egonen gara.

Aurreko emanaldi ezberdinetan, Euskal Herriko hainbat artisten abesti  ezberdinak erabilita, montajetxo ezberdinak eskeini ditugu: Korrontzi taldearen “Aldapa” abestiarekin, Julen Alonsoren “Oihuka” abestiarekin eta Xabi Solanoren “Bidasoatik harago” abestiarekin kasu.

Oraingo honetan, Ene Kantak taldearen hainbat abesti dantzatzeaz gain, beste artista baten musikarekin montajetxo berria taularatuko dugu. Artista zein den? Xabi Aburruzaga. Gure partetik, mila esker zure abestia erabiltzen uzteagatik. Asko disfrutatuko dugu eta espero dugu taldearen lana zure gustokoa eta publikoaren gustokoa izatea ere.