Mirentxu

BASAJAUNEK BERE SEME KUTTUNA BISITATU ZUEN BERE 25. URTEBETETZEAN

23|10|2023 ·
2015. urtean Konpartsak bere lehendabiziko taldearen eguna antolatu zuen: Konpartsaren Eguna. Berezia izan zen hura auzoko kolektibo ezberdinekin ozpatzeaz aparte egunaren bukaeran ekitaldi berezi bat agin baikenuen. Bertan, erraldoi bakoitzak konpartsarentzat bereziak ziren 4 haur autatu eta seme kuttuna bezala izendatu zituzten.

Tartalok Irungo txiki bat izendatu zuen. Aitor du izena. Emanaldi guztietara etortzen zen bere erraldoi txikiarekin konpartsa laguntzera. Bere erraldoi txikia: Zakuzarra, bere herria Lesaka baita.

Sorgiñek auzoko erraldoi zale den Xabiku autatu zuen. Ez zuen emanaldi bat ere galtzen eta gure ondoan ibiltzen zen beti irteera guztietan.

Marik auzokide maitatua zen Igarki hartu zuen seme kuttuna bezala. Naiz eta gurpildun aulkian ibili ilusioz eta pozez ibiltzen zen bere ondoan. Naiz eta gaur egun gure ondoan ez egon jada Marik bihotzean eramaten du bere irteera guztietan.

Azkenik, Basajaunek bere lagun mina den Mirentxu autatu zuen. Dudarik gabe bere jarraitzaile sutsuena. Bere ile luzea zaintzen duena emanaldi bakoitzean.

Asteburu honetan, mirentxuren urtebetetzea izan zen. 25 urte bete zituen eta Basajaunek festa hori ezin izan zuen galdu. Bere lagun erraldoiak lagunduta Mirentxuren etxera gerturatu eta urtebetetze festan parte hartu zuten.

Zorionak Mirentxu eta urte askotarako