Homenajes

EUSKALDUNON BILTOKI ELKARTEA ETA JUANTO DENDA AURTENGO KONPARTSAREN EGUNAREN OMENDUAK

16|11|2022 ·

Konpartsaren Eguna aurten dataz aldatu zen; Irailan ordez, Urrian ospatu zen oraingoan. Urriaren 22an hain zuzen ere.

Edizio honetan auzoko elkarteekin gogoratu ginen eta hainbat elkarteri bisita egin genien: Sarteneko, Akelarre, Artzara eta Euskaldunon Biltoki bisitatu genituen seaski. Azken honi egokitu zitzaion aurtengo lehendabiziko omenaldia  elkartearen 20. Urteurrena dela eta. 20 urtez euskararen alde lan egiten, merezitako eskerrak jaso behar zituen.

Bestetik, ibilbidea, beti bezala, Felix plazan amaitu genuen eta Erraloiek bere etxera sartu aurretik beste omenaldi bat egin nahi izan zuten. Oraingoan Lourdesi, Juantoren dendari ezagunari hain zuzen ere. Bizitza osoa auzoko denda famatuan ibili eta gero jubilatu egin da eta horrek ere merezitako omenaldia zegokion.

Besarkada handi bat bi omenduentzat eta Konpartsaren partetik ESKERRIK ASKO!