Mandarra Sorgiñe

FERMIN TERUEL, KONPARTSAREN JOSTUN BERRIA

19|10|2022 ·

Fermin Teruel izanen da hemendik aurrera Konpartsa osatzen duten pertsonaien arropak sortuko dituen jostun berria. Orain arte Maribel Belaskoainek josten ari zizkigun jantzi berri guztiak bainan merezitako atsedena hartuko du. Hori dela eta beste profesional bat bilatu behar izan dugu eta Fermin izan da aukeratutako jostuna.

Sorgiñeren mandarra izan da lehendabiziko berrikuntza bainan laister berri gehiago izanen ditugu gai honen inguruan.

Mila esker Maribel orain arte egindako lan izugarriagatik eta ongi etorri Fermin guru mundu txiki erraldoi mitologikora.