Festalekua

“FESTALEKUA” KONPARTSAREN APOSTU ESZENIKO BERRIA

25|06|2021 ·

Konpartsak, Jai Batzordearen laguntzarekin, emanaldi berria aurkeztera dator. Hurrengo larunbatean, uztailaren 3an, taldea osatzen duten irudi guztiek Muthiko Alaiak Dantza Taldearekin eta Txantreako Gaitariek antolatutako musika badarekin batera, bi saio eskeinikuo dituzte; Bata arratsaldeko 18:00etan eta bestea arratsaldeko 20:00etan.

“Festalekua” aurtengo auzoko jaietan aurkeztu behar zen, baina oztopo eta arazo ezberdinak direla eta, dataz aldatu eta leku berria planteatu behar izan dugu. Igerilekuetan egin behar zen hasiera batean, baina data aldaketa dela eta udako denboraldia hasita, ezinezkoa zen bertan planteamendua mantentzea eta beraz oraingo honetan Salestarretako atzeko patioan izanen da. Dena den, Konpartsaren partez, mila esker igerilekuetako juntari emandako laguntzagatik.

Sarrerak noiz eta nola eskuratu dezakezuen igande honetan adostu eta konfirmatuko dugu, beraz ¡Adi egon gure sare sozialei!