Jorge

JORGE MILAGRO, KONPARTSAREN EGUNEREN OMENDUA

08|11|2023 ·

Pasaden urriaren 14an, Konpartsaren Eguna ozpatu genuen ohikoa den moduan. Urtero bisita bereziren bat egiteko edo normalean arrazoi logistikoengatik iristen ez garen zonaldeetatik pasatzeko probesten dugu. Baita, taldearentzat bereziak izan diren auzokide, eragile edo taldekideak omentzeko ekitaldi berezi bat egiten dugu ere.

Lehendabiziko edizioa 2015ean antolatu genuen. Kartelaren protagonistak 4 erraldoi handiak izan ziren. Hauek, marrazki moduan agertzen ziren eta txikien ikuspuntutik formato aproposean agertzen ziren. Irudi hauek izan zuten arrakasta inportantea izan zen taldearentzat, momentu honetatik aurrera konpartsaren irudia bere web gunean, sare sozialetan eta karteletan honako irudiekin osatuko bait zen. Irudien autorea: Joseba de Miguel.

Lehendabiziko urtea izanda, auzoko eragile ezberdinekin ozpatzea erabaki genuen. Erraldoiak Aranzadiko zubitik iritsi ziren auzora eta kalejiran Txantreako Gaitariak, Harkaitz Txistulari taldeak, Fanfarre Farrek eta Kaskallueta Dantza Taldeak parte hartu zuten. Egunaren amaieran erraldoi bakoitzak seme kuttun bat autatu zuen. Hauek taldearentzat bereziak ziren 4 lagun ziren: Aitor, Xabiku, Mirentxu eta Igarki.

Bigarren urtean, gure erraldoi txikiak izan ziren kartelaren protagonistak haien 25. urteurrena bait zen (Garcia Jimenez, Amaia, Teodosio de Goñi eta Amagoia). Erraldoiak Ezkaba mendiko zubitik iritsi ziren auzora (Psikiatrikoaren ondoko zubitik) eta bertako bizilagunak bisitatu zituzten. Egunaren bukaeran taldearen sorkuntzan eta konponketetan inportanteak izan ziren eta izaten jarraitzen diren 5 lagun omendu ziren: Tere Aroz, Maria Cleo Fe Ros, Maribel Belaskoain, Mintxo Ilundain eta Julian Lizarraga.

Hirugarren urtean, justo bi erraldoi txiki berri aurkeztuak genituen: Eudon eta Putroiko Amaia. Hori dela eta, kartelaren protagonistak izan ziren. Erraldoiak Magdalenako zubitik iritsi ziren auzora eta lehendabiziko aldiz Magdalena auzoko kaleetatik ibili ziren dantzan. Erraldoi txikiek ere, lehendabizikoz bere entsegu lokal berria izango zen Auzotegi Kultur Etxean gorde ziren. Egunaren amaieran erraldoiak bere danborrarekin askotan lagundu dituen eta konponketetan beti prest egon den eta jarraitzen duen kidea omendu zen: Natxo Subiza.

Laugarren urtera iritsi gara. Oraingoan gure Mari maitea izan zen kartelaren protagonista. Beste estiloa zeukan marrazki hura. Urte batzuk geroago gure lokal berrien paretetan erabiliko zen formatuan zegoen hain zuzen ere. Erraldoien ibilbidea Ezkabako frontoietatik hasi eta Orbina hirugarrenaren kaleak zeharkatzeko probestu genuen eguna. Normalean auzoko jaietan kale hauetatik ibiltzea zaila izaten zaigu arrazoi logistikoengatik. Egunaren bukaeran auzoko Jai Batzordea omendu genuen urtero kulturaren alde egin eta egiten jarraitzen duen lanaregatik.

Bostgarren urtea berezia izan zen. Lehendabizikoz ez genuen eguna auzoko kaleetatik ozpatu. Hamar urte betetzen ziren Konpartsaren eta Muthiko Alaiak Dantza Taldearen arteko harremana sortu zela. Magdalenako zubitik hasi eta Zumalakarregiko atean gure aipatutako lagunekin elkartu ginen geroago Udaletxe plazan elkarrekin Larraindantza dantzatuz. Hori dela eta kartelaren protagonistak gure Amagoia eta Kotilla maiteak izan ziren. Hauek Udaletxeko atariarekin agertzen ziren. Eguna Muthiko Alaiak Peñan bukatu genuen eta omenaldiaren protagonista, noski, bere dantza taldea izan zen.

Pandemia iritsi zen eta bi urtez ezin izan genuen ozpakizuna antolatu (2020. urtea eta 2021. urtea). Bueltan egunaren data aldatzea erabaki genuen eta irailan antolatu ordez urrian antolatzen hasi ginen. Urte horretan, maiatzan, taldeak bere lokal berria aurkeztu zuen. Armonia Peñaren ondoan zegoen hura, Felix plazan hain zuzen ere. Arrazoi horrengatik ibilbidea bertatik hasi genuen. Auzoko elkarte ezberdinak bisitatu genituen: Sarteneko, Akelarre, Artzara eta Biltoki. Azken hau, bere 25. urteurrena ozpatzen zegoen eta arrazoi horrengatik eguneko omenduetako bat izan zen. Egunaren bukaeran, Felix plazan, auzoarentzat berezia eta inportantea zen merkatari bat jubilatzen zen: Hain berezia izan den Janto txutxe denda ixten zen eta horregatik gure Lourdes maitea izan zen bigarren omendua. Azkenik, taldekide bat 25 urte betetzen zituen taldean eta hirugarren omendua izan zen: Julen Aldaz.

Azkenengo urte hontara iritsi gara. Oraingoan Basajaun egunaren eta kartelaren protagonista. “El Verjel” zahar etxea bisitatu genuen. Lehendabiziko aldia zen gure erraldoiak Aranzadi parketik dantzan ibiltzen zirela bai eta aipatutako zahar etxea bisitatzen zutela. Egunaren homendua taldekide oso berezia. Auzotegi kultur etxeko lokala moldatu zuen erraldoi txikiak bertan gorde eta entsaiatu ahal izateko, kamioiaren gidari nekaezina, lokal berriaren moldaketan maisua, urte askotan zehar gure Basajaun erraldoiaren dantzari fina, gure salmenten arduradun paregabea, eskeini ditugun ikuskizunen infraerstruktura guztien sortzailea (bai Jai Herrikoiak ikuskizunean baita Jaialdia Ikuskizunean ere) eta behar izan denean Profe pertsonaiaz ere egin du. Guzti honengatik eta beste hainbat eta hainbat arrazoiengatik gure omendua Jorge Milagro izan zen. Espero dugu urte askotarako taldean jarraitzea. Maite zaitugu.