Begiraleak

KONPARTSAK BERNAT ETXEPARE IKASTXEKO APYMAREKIN PROIEKTU BERRI BATEAN MURGILDU EGIN DA

19|11|2019 ·

Konpartsak Bernat Etxepare ikastetxeko Apymarekin batera proiektu berri bat aurrera ateratzen hasi da. 7 eta 9 urteko haurrentzat zuzendutako klasez kanpoko ekintza da hain zuzen ere. Bertan, erritmoa eta koordinazioa lantzen da modu dibertigarri batean jolas musikatuen bidez, eta aldi berean, erraldoien dantzen hastapenari ekiten diote.

Ideia orokorra, Bernat Etxepareko gurasoek haurrekin batera ikastetxeko erraldoitxo batzuk sortu eta ikasturte bukaerako festan haiekin parte hartzea da. Geroago, ikasleek 9 urterekin, Konpartsa txikira pasako dira eta 16 urterekin Konpartsa handira.

Proiektu hau aurrera ateratzeko, taldeko bi kide hasi dira jo ta fuego lanean: Zaira Lebrero eta Maider Blanco hain zuzen ere. Hauek, Julen Aldazekin batera Konpartsa txikia zuzentzen dute ere.

Ekintza urriaren hasieran hasi egin zen eta hamabost egunero eginen da.