Sorgiñe

SORGIÑEREN JANTZI BERRIA

17|01|2024 ·

Pasaden urtetik hona iragarri izan dugun bezala aurten 40 urte beteko ditu gure taldeak eta era polit batean ospatzen zaiatuko gara. Horretarako, gure erraldoi maiteen irudia berritzen eta hauek dotore dotore jartzen ari ditugu.

Pasaden urteko auzoko jaietan Marik bere jantzi berria estreinatu zuen, bai eta gure bi akerrek haien blusak ere. Beste aldetik, Japik bere gerriko berria jantzi zuen eta Butroiko Amaiak eta Eudonek haien gonak konpondu zituzten.

Pixkanaka lan hauekin jarraitzen dugu eta, noren eskutik? Fermin Teruelen eskutik hain zuzen ere.

Jai txikiak iritsi eta Sorgiñeren txanda izan zen. Honek jantzi berria atera zuen auzoko kaleetara. Izugarrizko lana izan zen. Mila esker Fermin berriz ere.

Mutiko honek. Dena den, ez du bere lana bukatu. Jarraitzen du jo ta fuego eta zalantzarik ez dugu sorpresa asko ekarriko dizkigula. Gutxinaka gutxinaka erakutsiko dizkizuegu.