AMALURRA
Kartela
Euskal mitologiako izaki batzuk baso ezezagun batean bizi dira patxadatsu. Galtzagorriak, sorginak edo Amalurra bezalako izakiek elkarlanean aritzen dira basoa bizirik iraun dezan.
Gau batean ehizan ari diren bi baserritar galdu eta basoan agertu diren arte. Ehiztariek gaua kontrolatzen duenarekin, hots Gauekorekin, egiten dute topo eta, beldurraren beldurrez, ihesari ekiten diote, baina ez betirako, zeren laguntza eskatzen baitute eta, inkisidoreen gisan mozorroturik, aurreko gauean aurkitutako ustezko basapiztia harrapatzen saiatuko baitira, gizakien eta mundu mitologikoaren arteko liskarra sortuz.
Nola bukatuko da gatazka hau? Lortuko al dute Gaueko harrapatzea? Zer eragina izanen du horrek?