1

MUTHIKO ALAIAK DANTZA TALDEA, ASPALDIKO LAGUNAK

28|05|2025 ·

Pasaden urtean gure taldeak 40 urte bete zituen eta ondo ospatu genuen. Aurten, gure auzoko 75. urtebetzea ospatzen ari garen bitartean, beste urtebetetze bat ospatu dugu. Lagun minak diren Muthiko Alaiak Dantza Taldeko kideak gure ondoan ibilitako 15 urteak birgogoratzeko aukera paregabea izan da.

Konpartsak, bere 25. urteurrena dela eta, 2008.urtean igerilekuetako futbol zelaian taldearen lehendabiziko ikuskizuna antolatu zuen, Akelarre Mitologikoa. Bertan, auzoko eta auzotik kanpoko talde ezberdinak parte hartu zuten eta haien artean gure dantzari lagun maiteak. Ikuskizuna bukatu eta gero bi taldeak elkartu eta gidoi antzeztu baten barnean beste ikuskizun bat sortzeko ideia garatu genuen. Gidoia Peio Belaskoainek (Muthiko Alaiak) eta Julen Aldazek (Konpartsa) elkarlanean sortu zuten eta bertatik, bi taldeen arteko lehendabiziko proiektua garatu zen, Jai Herrikoiak. Ikuskizuna, peñen egunaren arira Iruñeko Zezen plazan taularatu zen eta aldi berean ikuskizun honekin Iruñeko Konpartsa homendu genuen bere 150. urteurrenean. Urte berdinean bi taldeek elkarrekin ikuskizuneko dantza batzuk Gironako Les Preses jaialdira eraman genituen. Harrera ezin hobea izan zuen ikuskizuna eta moldaketa batzuk egin eta gero hainbat tokitan taularatu genuen, Barañaingo Auditorioan hainbat alditan, Baluarten eta Agoitzeko Kultur Etxean kasu.

2012. urtean auzoko jaiak agurtzeko emanaldi bat antolatzeko ideia bururatu zitzaigun eta harez geroztik urtero antolatu izan dugu. Emanaldi honetan bertan egon dira gure lagunak gurekin dantzan.

2017. urtean, gure erraldoi txikien 25. urteurrenean, beste ikuskizun ezberdin bat antolatu genuen. Gidoia Birjiñe Albiraren eta Julen Aldaz taldekidearen artean sortu zuten. Naiz eta euskal dantzak ikuskizunaren erdigunea ez izan, Muthikoko lagunak parte hartu zuten, kabareteko dantzak gauzatzen ere. Ikuskizuna “Jaialdia” izendatu genuen.

Urte bat geroago, konpartsak, bere eguna Iruñeko Alde Zaharrean ospatu zuen Udal plazan larraindantza dantzatuz eta Muthiko Alaiak Dantza taldeari homenaldia eskeiniz Akelarre Mitologikoa ikuskizunetik, 10 urte hoietan gauzatutako emanaldi guztien arira.

Pandemia iritsi zen baiana horrek ez gintuen gelditu hainbat ekintza gauzatzeko. Haien artean bi emanaldi taularatu genituen. 2020. urtean “Txantreako Jai Txikiak” eta 2021. urtean “Festalekua”. Bi emanaldiak gure lagunen laguntzarekin aurrera atera genituen.

Pasaden urtean, gure urteurrenaren arira, udalak Sanferminetan harrera egin zigun udal plazan eta, berriz ere, larraindantza plazaratu genuen.

Aurten “Jai Herrikoiak” lehendabizikoz taularatu genuenetik 15 urte betetzen direnean, gure lagunek sorpresatxoa egin ziguten auzoko jaietan.

Eskerrik asko bihotzez eta urteak elkarrekin betetzen jarrai ditzagun.