Txantreako Jai Txikiak 2025

Agurra

Jai txikiak hementxe ditugu eta gure erraldoiak irrikitan daude berriz auzokideekin elkartzeko eta egun hauetan disfrutatzeko. Esan ahalko genuke urteko emanaldiei amaiera emateko irteerak direla baina egia esan, aurten ez dira horrela izanen.

Azkenengo denboraldiak bezala, Ene Kantak taldeko lagunekin hasi eta bukatuko ditugu. Alde batetik. abenduaren 20an Amurrion izanen gara bertako erraldoi taldearekin batera kalejira polit bat egiten eta horren ondoren “Dantzan” ikuskizuna eskeintzen; eta bestetik urtarrilaren 3an eta 4an Bilbon izanen gara Campos Eliseos antzokian “Bisonte Mastodonteren bila” ikuskizuna eskeintzen. Piripi, Cotilla eta gainontzeko lagunak dagoeneko dantza guztien errepertorioa entsaiatzen daude: Ole-Olentzero, Urtaro zuriko emakumea, Tibirun Bonbon…

Eta guzti hau gutxi balitz, abenduaren 27an Azpeitiako Soreasu antzokian egonen gara “AMALURRA” ikuskizuna eskeintzen. Gure pertsonai mitologiko guztiak prest daude berrriz ere kondaira mitologikoa taularatzeko: Galtzagorriak, Sorgiñak, Inguma, Gaueko, Amalurra… Ikuskizun berritua, eszena berriekin; musika, abesti eta koreo berriekin; Pertsonai berriekin; atretzo berrituarekin… Konpartsaren erronka? Soreasu mitologiaz betetzea, pertsonai mitologiko ezberdinak ezagutaraztea eta ikuskizuna eskeintzen dugun leku eta zonalde ezberdinetako haur eta familiekin primeran pasatzea. Lortuko al dugu?

Urte bukaera potentea daukagu aurretik baina lehendabiziko emanaldiekin buruan gaude oraintxe. Ostiralean ikusiko dugu elkar.

GORA TXANTREAKO JAI TXIKIAK

Agurra

Egitaraua

Programa
  • 17:00 Konpartsaren irteera Erraldoien Txokotik (Felix plaza)
  • 18:15 Ongietorria eta zapi banaketa auzokide berriei Felix plazan.
  • 18:30 Txantreako Ttun Ttuna Felix plazan.
  • 19:00 Txupinazoa Felix plazan, mayordomo txikien esku. 
  • 19:30 Gaztetxokoa Salestarretan 12 urtetik gorako gazteentzat. 
  • 19:30 Elkartez Elkarte Mutil Gazteak Txarangarekin peñatik hasita. 
  • 21:00 Kontzertua eta DJa Akelarre Kultur Elkartean. 

 

1
  • 9:00 Dianak Txantreako Gaiteroen esku Txantrea plazatik hasita. 
  • 10:30 Kross txikia Magdalena parkean.
  • 10:30 Azoka Txantrea plazan. 
  • 11:00 Tx Fitnes erakustaldia Madalena parkean. 
  • 11:00 Konpartsaren irteera Erraldoien Txokotik.
  • 11:00 Txantreako trikitilariak Txantrea plazatik hasita. 
  • 12:00 Herri Krossa Irunberri kaletik hasita. 
  • 12:30 Euskal Dantzak Muthiko Alaiak-Bernart Etxepareko dantzari txikien esku. 
  • 13:00 Erraldoien omenaldia Akelarre Kultur Elkarteari Akelarren.
  • 13:00 Vermut musikatua Ogi berri tabernan. 
  • 14:00 Bazkaria eta bazkalondoa Boscos txarangarekin Igerilekuko tabernan. 
  • 18:15 Boscos Txaranga Igerilekutik hasita. 
  • 18:30 Printze Giltzapetua haurrentzako ikuskizuna Salestarretako antzokian.
  • 18:30 Luzianorekin dantzaldia Armonia Txantreana peñan. 
  • 19:30 Txantreako Ttun Ttuna eta Larraindantza Txantrea plazan Boscos Txarangaren esku. 
  • 19:30 Angel Ocrayren kontzertua Al Sur taberna parean. 
  • 20:00 Dragontzio Maiatzak 1 plazan. 
  • 21:00 Kontzertua Akelarre Kultur Elkartean. 
  • 21:00 Dantzaldia Auzotegi Kultur Etxean. 
  • 21:30 DJak Akelarre Kultur Elkartean. 
  • 00:00 DJ Muffin Armonia Txantreana peñan. 

 

2
  • 9:00 Dianak Udal gaita eta txistulari banden esku Ezkaba eta Arriurdiñeta plazetatik hasita. 
  • 10:30 Olentzerori gutunak ematea Ezkaba frontoietatik abiatuta. 
  • 11:00 Konpartsaren irteera Erraldoien Txokotik (Felix plaza)
  • 16:30 Aurpegi margotzea, txokolate jatea eta Txikifesta Igerilekuetan. 
  • 17:30 Haurrentzako zinema Eusklaldunon Biltoki elkartean. 
  • 18:30 Dantzaldiren emanaldia Salestarretako antzokian.

 

3

Erraldoien ibilbideak

Programa
1

Irteera arratsaldeko 17:00etan Erraldoien Txokotik (Felix Plaza)

  • Laguntzako Andra Mari
  • San Cristobal
  • Oibar
  • Expronceda zehar kalea
  • Ayecua
  • Expronceda zehar kalea (Avenida eta Ayucar tabernei bisita)
  • Obieta
  • San Cristobal (Ona eta Sorgiñe tabernei bisita)
  • Zuasti
  • Ororbia
  • Cordovilla
  • Izako Zendea
  • Laguntzako Andra Mari
  • Felix plaza (Txupinazoa)
  • Erraldoien Txokoa (Felix plaza)
2

Irteera goizeko 11:00etan Erraldoien Txokotik (Felix Plaza)

 

  • Laguntzako Andra Mari
  • Alemanes pasealekua
  • Irunberri (Herri Krossaren irteera)
  • Irunberri
  • Corella etorbidea
  • Santa Teresa plaza
  • Mendigorria
  • Monreal (M1 Gaztetxeari bisita)
  • Etxerri Aranaz
  • Lesaka (Akelarre Kultur Elkarteari bisita)
  • Etxarri Aranaz
  • Exproceda zehar kalea
  • Cintruenigo
  • San Cristobal
  • Berriogoiti
  • Subiza
  • Txantrea plaza (Angel tabernari bisita)
  • Laguntzako Andra Mari
  • Erraldoien Txokoa (Felix plaza)
3

Irteera goizeko 11;00etan Erraldoien Txokotik (Felix Plaza)

  • Laguntzako Andra Mari
  • Iruñerria (Deportivo tabernari bisita)
  • Iruñerria
  • Oltzako Zendea
  • Oltzako Zendea zehar kalea
  • Izako Zendea zehar kalea (Sarasate Elkarteari bisita)
  • Izako Zendea
  • Galarreko Zendea
  • Juan de Tarazona (Txantrea KKE tabernari bisita)
  • Juan de Tarazona
  • Laguntzako Andra Mari
  • Erraldoien Txokoa (Felix plaza)