Nortzuk gara
Txantreako Erraldoien Konpartsa, auzotik auzorako sortua.
1984. urtean auzoko bizilagunek asmatu eta gauzatua.
1983. urtean Txantrean haur ugari baina haiei eskainitako jarduera gutxi. Horretaz jabeturik, auzoko bizilagun batzuei (Armonia Txantreana Peñako kide zirenak) erraldoien konpartsa bat sortzea bururatu zitzaien. Jende askoren laguntzaz, gogo handiz ekin zioten konpartsa berriaren irudiak asmatu eta egiteari.
1984ko auzoko jaietan asmo zoro hori egi bilakatu zen eta txantrear guztien esker ona jaso zuten. Egun horretatik aitzina Txantrearen izena zabaltzen dute Euskal Herri osoan barna, baina behin ere ez dute haien sorterria atzendu.
-
Uzt
25Soraluzeko jaiak 2024
12:00 · Soraluze -
Uzt
26Europako Rubik lehiaketaren ongi etorria
14:30 · Navarra Arena Iruñea -
Uzt
27Azpeitiako Txiken Eguna 2024
11:00 · Azpeitia